jueves, 21 de abril de 2016

2.DBH -IRTEERA- NORBEGA COCA-COLA LANTEGIA


Atzo Dbh 2. mailako ikasleak Norbega lantegia bisitatzera joan ziren. Han Coca-Cola eta Coca-Colaren enpresaren beste edariak (Fanta, Powerade, Nestea...) prestatzen dituzte eta botilaratzen dituzte. 

Irlandatik kontzentratuak bidaltzen dizkiete eta Norbegan Kontzentratu horiek ura, gasa eta beste osagai batzuekin nahasten dituzte eta gero beirazko botiletan, plastikozko botiletan eta latetan sartzen dituzte.

Lantegi honetan 300 pertsona baino gehiago lan egiten dute eta, uda ailegatzear dagoenez, gauetan ere lan egingo dute hemendik aurrera zeren eta lantegi honek hemendik Madrilera saltzen diren Coca-Cola markaren edari guztiak egiten dituelako.

Eskerrik asko Erika zuen azalpenengatik, asko ikasi genuen eta primeran pasatu genuen!!




ir arriba