miércoles, 13 de marzo de 2013

EUSKAL ZAPPING

Heldu da momentua 5. eta 6. mailako ikasleen lana estreinatzeko.
Oraingo honetan telebista saio ezberdinen parodiak egin dituzte.

Jarri eroso eta disfrutatu.






lunes, 11 de marzo de 2013

AURKI...LASTER ...COMING SOON


2013ko Martxoan...

FRUTAREN ASTEA

Pasadan astean, beste behin ere "Frutaren Astea" burutu genuen. 
Frutaren Astea ospatzearen helburua hamaiketakoa osasungarriago egitea da, eta opilak,  eta freskagarri edo zuku azukredunak hartu beharrean, fruta hartzea. 
Mila Esker Osasun Proiektuko arduradunei, gu hain ongi elikatzeagatik.

Hemen daukazue bideoa.








viernes, 8 de marzo de 2013

IRISGARRITASUNA GURE AUZOAN

Gure hiriko kaleak egokituta al daude gurpildun aulkiekin ibiltzeko? Eta haur karroekin?
Aste honetan tutoretzako orduan ikastetxe inguruko kaleetatik gurpildun aulki baten gainean ibiltzea zein zaila den frogatzeko aukera izan dugu. Zoritzarrez aurkitutako oztopo arkitektonikoak asko dira…

5. mailako ikasleak gurpildun aulkiekin.

miércoles, 6 de marzo de 2013

GOSARI OSASUNTSUAK

Orain bi aste, ikastetxeko Osasun Proiektuko arduradunen eskutik "Gosari Osasuntsuak" ekimena izan genuen. Ekintza honen helburua gosari orekatu bat nola egiten den ikastea da, bete behar dituen baldintza eta elementuak ezagutuz, esnekiak (esnea, jogurta…), frutak (osorik edo zukuan) eta zerealak (ogia…), etab.
Eta nola ez, azalpenak hobeto ulertzeko bapo gosaldu genuen!







ir arriba