jueves, 21 de junio de 2012

AGUR LEHEN HEZKUNTZA !!


Bihar eskolako ikasle guztientzat oporrak hasten dira eta bihartik aurrera ere, 6.mailako ikasleentzat ziklo berri bat hasiko da, DBH-ra salto egingo dute.
Urte guzti hauetan Lehen Hezkuntzan bizi izan dituzten momentuen laburpen txikia da hau. Zorte on abentura berri honetan.


miércoles, 20 de junio de 2012

BAGOAZ....

Bukatu dira iratzargailuaren soinua, mate eta euskerako irakasleen "txapak", jantokiko janaria... eta bagoaz!
Ikasturte honetan gure blogaren sustraiak errotu ditugu eta datorren urtean espero dugu landatu dugun haziak fruitu oparoa ematen jarraitzea.
Eskerrik asko blog hau egiteko edukinak eta aleginak gehitu dituzuen guztioi! Eskerrik asko batez ere Gorka eta Elviriri ,Txudinagako B02 Berritzeguneko Nerea gure aholkulariari eta proiektu honetan sinetsi duzuen guztioi!

GOGORATU! JENDE TXIKI ASKOK GAUZA TXIKI ASKO EGITEN MUNDUA ALDATUKO DUGULA!


Pilak kargatu eta irailean bueltatuko gara indarberriturik eta berrikuntza eta sorpresa askorekin.



OPOR ZORIONTSUAK PRESENTACIÓN DE MARIA IKASTETXEA OSATZEN DUGUN FAMILIA HANDIARI!

UDAKO ESKUTITZ ETA POSTALEN I go LEHIAKETA




Aurten lehengo aldiz Presentación de María Ikastetxeko  udako eskutitz eta posalen lehen lehiaketa antolatu dugu.

Zer egin behar duzun lehiaketa irabazteko? Ba... eskutitz edo postal bat euskaraz idatzi Presentación de María Ikastetxera udan egin duzuna kontatuz. Eskutitz eta postal guztien hasiera horrela izango da:

Kaixo Presentación de María ikastetxea: 
Zer moduz? 
Ni opor hauetan...

Saiatu originalak izaten eta eskutitz edo postal polit bat idazten ....
Postala idaztea aukeratzen duzuenok kontutan hartu zuek egindako marrazkiak baditu puntu gehiago izango dituzuela.

Hauek dira gure txapelketaren arauak:
-2011-2012 ikasturtean Lehen Hezkuntzan egon diren ikasleak hartuko dute parte.
-Lanak aurkezteko azkenengo eguna irailaren 14a izango da. Ikasle bakoitzak bere tutoreari emango dizkio eskutitzak edo postalak.
-Sariak zikloka banatuko dira eta bi sari multzo  egongo dira , postalena eta eskuitzena.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

ATXURIKO IHARDUNALDIETAKO KARTELAREN IRABAZLEA

Gure ikastetxeko 4.mailako ikasle batek, Lorena San Roman San Juanek, Atxuriko haur eta gazte ihardunaldien kartel lehiaketa irabazi du.







ZORIONAK LORENA!

martes, 19 de junio de 2012

MARURIKO IGERILEKUAK !


Gaur ikasturteko azken txangoa egin dugu eta nola ez, Maruriko Igerilekuetara joan gara. Eguraldi kaskarra izan arren, batzuk bageneukan bainujantzi berriak estreinatzeko gogoa.





miércoles, 13 de junio de 2012

EKAINAK 5, INGURUNEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2012





Nazio Batuen Giza Ingurumenari buruzko konferentziak 1972 ko Abenduaren 15ean aldarrikatu zuen egun hau Estokolmon (Suedian). Egun hau ipintzearen helburua izan zen: Ingurugiroak duen garrantziaz jabetzea eta ura zaintzeko beharrez ohartaraztea.





Egun honen inguruan urtero gai bat jorratzen da eta 2012.urteko gaia: "Energia jasangarria guztiontzat izan da".

Gure ikastetxean egun hau ospatzeko Bilbo inguruko basoetara txango bat egin dugu zikloka. Txango huen helburua : "Haurrek basoen aberastasunaz eta garrantziaz "jabetzea izan da. Hemen uzten dizkizuegu DBH-ko ikasleek Pagasarrira egin zuten txangoaren argazki batzuk.

  
Txangoa egin ondoren han batutako hostoekin ormairudiak egin zituzten gure inguruko zuhaitzak ezagutzeko. Hemen ipini dugu DBH 2koek egin zuten kartela Agenda 21ek kortxoan jartzeko.



viernes, 8 de junio de 2012

UDALETXEA BISITATU DUGU

Gaur 5. mailako Luz eta Alison Bilboko udaletxera joan gara, A21-eko Eskolarteko Forora.



jueves, 7 de junio de 2012

OLINPIADEN SARI BANAKETA

Presentación de María ikastetxeko aretoa, ekainak 7 arratsaldeko 3,30ak eta urduritasuna airen usaindu daiteke...

ikasle guztiak beren tokietan eserita...

dominak prest......


hasi da gure sari banaketa!


IKASTETXEKO TXIKIENTZAT GELAKA IRUDITXO POLIT BAT OPARI BEZALA
TXAPELDUN BAKOITZAK BERE SARIA


HEMEN GURE UNAI NADAL BEZALA 3 DOMINEKIN

6.LH SUGEEN TALDEA IZAN DA DOMINA GEHIEN IRABAZI DITUENA
Eskerrik asko olinpiada hauetan parte hartu duzuen ikasle eta irakasle guztiei!
ESKERRIK ASKO BEREZIKI ZURI MARY EMY OSASUN PROIEKTUA HAIN ONDO ERAMATEN DUZULAKO

ESKER AUNITZ ERE GORKARI! heziketa fisikoko gure irakasleak antolatu du Eskupilota" txapelketa guztia.  Badakizu gure maixurik gogokoena zarela!

Eta gogoratu beti....ez gelditu telebistaren aurrean eserita:

 KIROLA EGIN!. 

 2013.ekainean ikusiko gara gure 2.Olinpiadetan! Gogor entrenatu!

GORA PRESENTACIÓN DE MARÍA IKASTETXEA!

OLINPIADEN AZKEN EGUNA

Heldu gara azken egunera... eta azken aldiz ikusi ditugu gure bandera eta antortxa olinpikoa patioan...


Gaur gure txikiek psiko zirkuitoa egin dute. Oso ondo txapeldunak!














LH-koek berriz egun gogorra izan dute 2 lehiaketekin. Lehenengo abiadura lasterketa eta gero txinga proba.

Patioan frogak hasteko itxaroten



BAT, BI, HIRU... HASI DA ABIADURA LASTERKETA!




ETA GERO TXINGA-FROGA. ANIMO!




ETA ARRATSALDEAN, DENOK ESPERO DUGUN MOMENTUA, SARI BANAKETA!

Baina gogoratu garrantzitsuena ondo pasatzea eta parte hartzea dela. 




miércoles, 6 de junio de 2012

OLINPIADEN 2.EGUNA

Gaur ekainak 6 asteazkena Haur Hezkuntzako gure txikien sokatira saioa egin dute. Begira, begira, zein gogotsu eta ederto aritu diren.

SOKA PRESTATZEN





BAT, BI HIRU!
ETA TIRA ETA TIRA !!!!!

AURRERA, AURRERA!

LH-ko ikasleak berriz saku lasterketa bikaina egin dute. 

Hemen ditugu gure neskak abiadura bizian!

Eta irabazleak: 
Andoni (3.LH), Karelys (2.LH) eta Asier (6.LH) .
ZORIONAK! Bihar dominak

LORE ESKAINTZA !

Begira gaurko ospakizunean Mariari egindako loreen eskaintzak.




NI HAO! 

2 URTEKO GELAKO IKASLEAK GARA ETA AZKENALDI HONETAN TXINARI BURUZKO GAUZATXO ASKO IKASI DITUGU.

NON DAGO TXINA?



NOLAKOAK DIRA TXINATARRAK?


ZER ETA NOLA JATEN DUTE?

BADAKIZUE DRAGOIAK DAUDELA?

BEGIRA NOLAKO PANDA POLITAK



ETA BAITA BESTE GAUZA ASKO ERE...


ZAÌ JIÁN!
ir arriba