martes, 27 de septiembre de 2016

IKASKETA KOOPERATIBOA- A EREMUA

Kaixo: 
2 urteko gelakoak berriak gara ikastetxean eta oraindik hemen ari gara poliki -poliki gure gela eta ikastetxera moldatzen. Gure andereñoak Nadia du izena eta gure artean ezagutzeko eta nola deitzen garen ikasteko pilotaren dinamika egitea proposatu digu. 

ANIMATU DENOK ZUEN GELETAN DINAMIKA HAU ERABILTZEN!, OSO DIBERTIGARRIA DA ETA GAINERA HORRELA GUZTION IZENAK IKASTEN DITUGU.


lunes, 26 de septiembre de 2016

TXURDINAGAKO B02 BERRITZEGUNEAN HITZALDIA

Osane Garciak, aurten 5.mailko tutorea eta pasaden urtean LH-ko Hipi lanetan aritu zena, Irailaren 15etan HIPI mintegi barruan hitzaldi bat eskeini zuen B02 Berritzegunean. 


Hitzaldi honetan 2015-2106 ikasturtean Hipi bezala egindako lana azaldu zuen eta batez ere nola egiten zuen lan ikasleekin gela barruan.
Informazio gehiago nahi baduzue hemen usten dugu Osanek egindako Power Pointa eskuratzeko esteka:

http://es.slideshare.net/elja24/hipia-gela-barruan

4 URTEKO GELAN BURUBELARRI HASI GARA LANEAN!

 Aurten bi ikasle berri ditugunez "armiarma sarearen " dinamika egin dugu gure izenak ikasteko eta denok talde bat eta kate bat garela konturatzeko. Zein ondo aritu garen!


Izenak errepasatu ondoren formak eta koloreak errepasatu ditugu eta horretarako "Galdera katea" moldatua egin dugu. Ikasle batek nahi zuen forma eta kolorea esaten zuen eta forma eta kolore hori zuenak berarengana hurbildu behar zen.


miércoles, 21 de septiembre de 2016

KRISTAU ESKOLAKO KURTSO HASIERAKO EKITALDIA

Gure Munduko Dantzen proiektuarekin Kristau Eskolako kurtso hasierako ekitaldian parte hartu dugu. Zorionak gure artista handiei, zein ondo egin duzuen dantzan! Eta esker bero bat andereño Martari egindako lanagatik.

Con nuestro proyecto de Danzas del mundo hemos participado en el acto de inauguración del curso de Kristau Eskola. ¡Felicidades a todos porque habéis bailado muy, muy bien! ¡Gracias andereño marta por prepararlo!



ir arriba