miércoles, 31 de octubre de 2012

KONTUZ ! PATRUILA BERDEA DATOR

Dakizuen bezala, ostegunero lehen hezkuntzako patruila berdea eskolan zehar ibiltzen da. Patruilaren betebeharrak hauek dira:
- Txoko berdeak arakatu.
- Birziklapen ontzien kontrola.
- Eta azkena, patiora jeistean gelako argiak itzali direla baieztatzea.
Betebehar hauek errespetatzen ez dituen ikasgelak puntu gorria jasoko du!
Hauek dira 2012 - 2013 ikasturteko patruila berdearen partaideak:
Valeria LH1
Adam eta Yulin LH2
Xiya LH3
Samuel LH4
Rocio eta Lorena LH5
Eta Jhoselin LH6

domingo, 28 de octubre de 2012

6. MAILA ERE SUKALDEAN

5. mailako lagunen eredua jarraituz, sukaldera joan gara Pizzak eta Browniak egitera.
Aurreko egunean ez genituen arepak eta bonboiak dastatu, baina oso eskuzabalak garenez, 5. mailako ikasle bakoitzari pizza bat egin diogu!!!

Andereño entzun, Arepa nahi dugu !! (eta bonboiak!!)


sábado, 27 de octubre de 2012

5. MAILA SUKALDEAN

5. mailako ikasleak sukaldera joan dira "Arepak" eta txokolatezko bonboiak egitera.
Arepak Kolonbiako opilak dira, artoaz eta gaztaz eginak.










martes, 16 de octubre de 2012

URRIAK 16, NAZIOARTEKO ELIKADURAREN EGUNA

1979.urtetik Nazioarteko Elikaduraren eguna ospatzen da , Nazioarteko Nekazaritza eta Elikadura erakundeak bultzatuta. Egun honen helburua herritarrak munduan dagoen elikadura arazoaz jabetzea da. XXI mendeko arazorik larrienetako bat, mundu osoak eta batez ere Afrikako hainbat herrialdek jasaten duten gosetea da.

Elikaduraren eskubideak 1948. urteko  Munduko Giza Eskubideen aldarrikapenean onartu zena, Elikaduraren nazioarteko egunaren zutabe nagusia izaten jarraitzen du. E Mundu mailako eskubie bat da eta honek esan nahi du mundu guztiko gizon, emakume eta haurrek beharrezkoak dituzten elikagaiak edukitzeko eskubidea dutela.

Eskubide hau aldarrikatzeko urtero Urriaren 16 an nazioarteko egun hau ospatzen da munduko 150 herrialde baino gehiagotan.

Egun hau ospatzeko eta denok kontzientziatzeko ekintza hauek egindo ditugu Presentación de Maria Ikastexean:




-Osasun Proiektuko Kortxoan egun honi buruzko informazioa jarri dugu:

-LH 1 eta 2ko ikasleek fitxa hau egin dute, elikagai osasuntsu eta ez osasuntsuen artean bereizteko.

-LH 3, 4, 5 eta 6: liburuxkatxo hau eramango dute etxera gurasoekin margotzeko. Erdaraz dago baina oso egokia da egun honetako helburu guztiak laburbiltzen dituelako:
http://www.actiludis.com/wp-content/uploads/2012/08/mndiadelaalimentacion.pdf

viernes, 5 de octubre de 2012

UDAKO 1go ESKUTITZEN SARIAK

LH-ko  UDAKO ESKUTITZ SARIAREN IRABAZLEA :
ALISON MARIANA MENCHACA.


Kaixo Presentación de María Ikastetxea:

Opor hauetan gauza dibertigarri asko egin ditut. Uztailean 4 aldiz egon nintzen hondartzan eta 3 igerilekuan, Tximeletarekin joan ginen. Oso dibertigarria izan zen, baina hondartzako ura... hotza baino hotzagoa zegoen. Igerilekuko ura ez zegoen oso hotza.

Abuztuan nire lagunekin toki askotara joan naiz:  Muskizko hondartzara, zinemara, barraketara.

Besarkada bat:
Mariana  


DBH-ko  UDAKO POSTAL  SARIAREN IRABAZLEA :
MAITANE VARA 2DBH

Kaixo Nicoll!

Zer moduz? Ni Madrileko zooan nago nire familiarekin. Animali asko daude, baina gehien gustatzen zaidana tigrea da. Izurde batzuen espekakulua ikusi dut eta oso polita izan da. Gero artzen bila joan gara, hiru artz polit-polit ikusi ditugu: aita, ama eta kumea. Baina nire ahizpari artzak beldur handia ematen diote eta tximinoak ikustera joan gara. Zooa asko gustatu zait eta berriz errepikatu nahi dut. Besarkada handi bat:

Maitane




   DBH-ko  UDAKO POSTAL SARIAREN IRABAZLEA :
NIKOLAS DEVIA  2DBH


MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI
ZORIONAK IRABAZLEEI.
ir arriba