martes, 20 de diciembre de 2016

TALLER DE COCINA E.S.O - EDICIÓN NAVIDAD

¡Ya se está convirtiendo en una tradición en nuestro taller!. ¡Para celebrar la Navidad bombones de chocolate.! Ayer tuvimos un invitado especial, un alumno del taller de cocina de primaria, eskerrik asko Martín!

DBH-ko SUKALDARITZA TAILERREKO IKASLE ETA IRAKASLEOK: GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON, ON BAT OPA DIZUEGU, BIHOTZ- BIHOTZEZ!


lunes, 19 de diciembre de 2016

INTERCAMBIO DE POSTALES

Aurten ere Santurtzin dagoen Gurutzeko Alaben ikastetxera bidaliko ditugu guk egindako postalak. Haiek ere bidaliko dizkigute han egindakoak.
Oso lan polita izan da eta asko pozten gaitu elkarrekin egiteak.
Gabon Zoriontsuak!













viernes, 16 de diciembre de 2016

LH 1 eta 2 TXIMIPARKEN

Gaur LH 1 eta 2 ko ikasleak Tximiparkera joan gara hiruhilabete bukaerako irteera bezala. Oso ondo pasatu dugu.

martes, 13 de diciembre de 2016

DBH: GABONAK GIROTZEN ELKARLANEAN

DBH-ko ikasleak Javiren gidaritzapean burubelarri ibili dira Gabonetarako hainbat proiektu burutzen. DBH 1eko ikasleek PINeko lehiaketarako aurkeztuko dugun Olentzeroa egin dute eta DBH 2, 3 eta 4. mailakoek Gabonetako Jaialdirako estenatokirako irudiak. Proiektu hau teknologiako orduetan burutu dute.
 Lan bikaina!, gogo itzela dugu azken emaitza ikusteko.


lunes, 12 de diciembre de 2016

miércoles, 7 de diciembre de 2016

viernes, 2 de diciembre de 2016

ABENDUAK 3 , MUNDUKO EUSKALDUNAK

Gure ikastetxean munduko toki guztietatik etorri garen haurrak bildu gara: Hego Ameriketatik , Txinatik, Afrikatik... 

Gure gurasoek ez dakite euskaraz, gure ingurugiroan ez dugu euskaraz entzuten eta guk zoritxarrez ez daukagu euskaraz egiten diren ekitaldi askotara joateko aukerarik. 

Baina GURE IKASTETXEAN euskara maitatzen ikasi dugu. Eta poliki- poliki euskaraz hitz egiten saiatzen gara esfortzu handiz. Eta gu euskaldunak gara, munduko euskaldunak : euskara bihotzean eta ahoan eduki nahi dugulako. 

Eta horregatik gaur Euskararen Nazioarteko egun honetan, Presentación de María ikastetxeko ikasleok gure mezua zabaldu nahi dugu MUNDURA: "OHEAN, ZUTIK, ESERITA ALA ETZANDA, BIKOTEAN ZEIN LAGUNEKIN, BAKARRIK- BAKARRIK- BAKARRIK, AZKAR, ASTIRO, OZEN, BAXU, GOIAN, BEHEAN, BERDIN DIO NOLA! EUSKARAZ HITZ EGITEA ZORAGARRIA DA!"


jueves, 1 de diciembre de 2016

5 urteko gelan, Espazio Proiektuari bukaera emateko "mannequin challenge" bat prestatu dugu.


Euskera Batzordea 2016

Aurten gure ikasle batzordea berrantolatu dugu. DBH-ko 6 ikaslek osatuko dugu batzorde hau  eta  hilean behin bilduko gara, patio orduan, hilabeteko 2.asteartean eta beharrezkoa denean premia badago.
Gure batzordearen funtzioak huek izango dira:

- Ikastetxeko paisaia euskaraz dagoen konprobatu
- Euskarari bultzada ematen saiatu, bai ikasle eta irakasleen artean
- Euskaraz egiteko jarduera ezberdinak proposatu.
-Euskararen eguna, Santo tomas, Gabonak, Ihauteriak, Agate Deuna, etab. ospakizunak prestatzeko ideia berriak ematen saiatu.


ir arriba