martes, 12 de noviembre de 2013

HORTZEN ASTEA 2013 ! Azaroaren 11tik 15 era

Urtero bezala aurten ere Hortz etorri zaigu bizitan gure ikastetxera,  hortzak zaintzea oso garrantzitsua dela gogoratuz.


Hortzen astearen barruan jarduera interesgarri asko egiten ditugu: fitxak, abestiak... 

Aurten berrikuntza bezala eta "Anai Handiak Txikiei laguntzen" proiektuaren barruan begira nolako aktibitate polita egin dugun!  6.mailako ikasle talde batek  Haur Hezkuntzako ikasleei "Dino Hortzduna" ipuina irakurri die. Gero guztiok batera Hortzen abestia abestu dugu. Ikusi, ikusi...




ESKERRIK  ASKO GURE "ANAI HANDIEI": Lorenak, Ibissananek, Lidianak, Mireiak eta Nereak ipuina irakurri dute. Cristianek lagutnza teknikoa eskeini digu.


Bihar berdina egingo dugu 1 eta 2.LHko ikasleekin eta espero dugu bideoan grabatu al izatea blogean ikus dezazuen.


Gogoratu gure leloa: 
"AHO OSASUNTSUA, AHO IRRIBARTSUA"

ir arriba