viernes, 7 de marzo de 2014

MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


 Bihar Martxoak 8 Emakumearen Eguna ospatzen da. Egun honek badu bere historia eta guk hemen laburbildu dizuegu.

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik.

Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.
ir arriba