martes, 20 de marzo de 2012

viernes, 16 de marzo de 2012

Barria bukatzen ari da

Maletak prestatzen ari gara etxera joateko. Esperientzia izugarria izan da, baina oraindik gauza asko geratzen dira egiteko.
Hurrengo geltokia 4:30etan Atxurin!!

jueves, 15 de marzo de 2012

Osteguna Barrian

Gaur ere eguraldi zoragarriarekin esnatu gara.
Atzo basora joan ginen jolas batzuk egitera. Bueltatzean Jose Mariak betaurrekoak galdu zituen! Eskerrak agertu zirela.
Gaur bizikletekin atera gara eta arratsaldean Athleticen partidua.

miércoles, 14 de marzo de 2012

GORA BARRIA !

Hemen jarraitzen dugu. Atzo txirringekin txango bat egin genuen inguruko herriak bisitatzeko. Oso pozik gaude. Janari gozoa, eguraldi ona... eta bihar Athleticen partidua ikusiko dugu!!

martes, 13 de marzo de 2012

BARRIAN GAUDE !!

Eguraldia zoragarria da. Atzo orientazio jolasa egin genuen Axpuru herrian. Begiraleekin ere primeran. Enrique eta Gaizka oso jatorrak dira.

lunes, 5 de marzo de 2012

GOSARI OSASUNTSUAK

Ikasturte honetan Osasun Proiektuaren barruan “Gosari Osasuntsuak” antolatuko ditugu haurrak gosariak duen garrantziaz  jabetzeko eta  gosari on batek izan behar dituen elikagaiak ezagutu ditzaten.
Ikasgela bakoitzak egun batean ikastetxeko jantokian gosalduko du, gosaria eguneko janaririk garrantzitsuena dela ikasteko. Elikagai hauek gosalduko dituzte: esnea eta kakaoa, zukua, ogia eztiarekin edo marmeladarekin eta indioilar urdaiazpikoa.

ir arriba