Ikasturte honetan Osasun Proiektuaren barruan “Gosari Osasuntsuak” antolatuko ditugu haurrak gosariak duen garrantziaz jabetzeko eta gosari on batek izan behar dituen elikagaiak ezagutu ditzaten.
Ikasgela bakoitzak egun batean ikastetxeko jantokian gosalduko du, gosaria eguneko janaririk garrantzitsuena dela ikasteko. Elikagai hauek gosalduko dituzte: esnea eta kakaoa, zukua, ogia eztiarekin edo marmeladarekin eta indioilar urdaiazpikoa.