Barinatxeko hondartza (La Salvaje), Sopelana |
Irteera hau Agenda 21 proiektuarekin lotuta zegoen eta zabor bilketaren inguruan ekintza hauek egin genituen.
Agenda 21eko arduradunak lehiaketa bat proposatu zigun: lauko taldeetan biltzea eta hondakin ezkutua aurkitzea. Hondakin ezkutua aurkitzeko pista batzuk eman zizkiguten: bilatu behar genuen "gauzaren" kolorea zuria, marroia edo horia izan zitekeen. Laugarren mailako ikasle talde batek aurkitu zuen hondakin ezkutua eta sari eder bat lortu zuten. Jolastorduan jateko hamaiketako osasuntsu bat. Talde irabazleko partaideak hauek izan ziren: Kaijun, Andersón, Xin, Yulisa eta Enci.
Nahi duzue jakitea zer zen "hondakin ezkutua" ? Plastic Pellets edo plastikozko bolak dira. Industriak egiten dituzten hondakinak dira eta dilista formako bolatxo txuri, hori eta marroiak dira. Itsasoan, ibaietan , hainbat animaliren barnean eta mundu osoko hondartza guztietan aurkitu daitezke. Bolatxoei buruzko informazio gehiago nahi baduzue: bi orrialde hauetan aurkitu dezaketzue:
http://www.pelletwatch.org/
http://elplasticomata.com/
http://www.pelletwatch.org/
http://elplasticomata.com/
Jaso genituen plastikozko bolatxoak |
Eguraldi bikaina egin zuen eta oso egun ederra igaro genuen. Aipamen berezia andereño Mari Joserentzat, berak batu bait zituen bolatxo gehien.