Apirilaren 8a ijitoen herriaren nazioarteko eguna da. Egun horretan, 1971n, Londresen egin zuten Ijitoen Nazioarteko I. Kongresua, mundu-mailakoa.
Kongresu horretan, mundu guztiko ijitoak bildu, eta ondokoak erabaki zituzten:
· Ijitoen bandera
· Ijitoen himnoa
· Ijitoen herriaren aintzatespenaren alde borrokatzea
· Egun horretan, urtero-urtero, ibaiko zeremonia ospatzea, ijitoen herriaren sufrimendu historikoa gogoratuz.
Urte horretatik aurrera, beraz, apirilaren 8an, munduko hainbat tokitan ospatzen da ijitoen herriaren nazioarteko eguna.
HAU DA IJITOEN BANDERA |